Dantzari guztiek fandango eta arin-arin bana dantzatuko dituzte, Izarraitz txistulari taldeko musikarien eta Oskar eta Aitziber Estanga trikitilarien doinuekin. Honako hauek izango dira Soreasuko agertokian dantza egingo duten bikoteak:
- Enara Artola eta Danel Castro (Lezo-Pasai Donibane)
 - Laiene Ezama eta Julen Urrestilla (Azpeitia-Zestoa)
 - Elene Astiazaran eta Oier Arriaran (Azpeitia)
 - Olatz Azkue eta Mikel Esnaola (Lezo)
 - Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurola (Azpeitia)
 - Amaiur Otaegi eta Ugaitz Ribera (Bidania-Lezo)
 - Iara Sustaeta eta Ane Lazarobaster (Azpeitia)
 - Leire Urrestilla eta Iker Urrestilla (Zestoa)
 - Hegoa Aizpuru eta Ane Egiguren (Azpeitia)
 - Ane Juanarena eta Endika Osa (Lezo)
 - June Izagirre eta Jare Labaka (Azpeitia)
 - Arrate Goikoetxea eta Joanes Zubia (Ibarra)
 - Nora Aizpuru eta Iker Zabala (Azpeitia)
 - Alaitz Elorza eta Aner Elorza (Azpeitia)
 - Jurgi Errandonea eta Onditz Esnaola (Andoain-Lizartza)
 - Jone Arriaran eta Izaro Arandia (Azpeitia
 
Iaz ez zen egin Azpeitiko txapelketa, pandemia tarteko, baina aurten, COVID-19aren aurkako protokoloa baliatuta, egin egingo dute. Luis Alberdi Beltzak antolatu du txapelketa, udalaren eta dantzarien gurasoen laguntzarekin.
    
  
 
