Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Igandean jokatuko da Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia

Dokumentuaren akzioak

Igandean jokatuko da Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia

Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2023/05/08
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Gipuzkoako liga amaituta, bertan onenak izan diren dantzariak Gazte mailako V. Aurresku Txapelketa Nagusia jokatuko dute igandean. Bi  topagune izango ditu Aurresku Txapelketa Nagusiak: Errenteria-Oreretan ariko dira A eta B saileko dantzariak, eta Legazpin D sailekoak.

Mikel Olaskoaga eta Juantxo Maya gaurko agerraldian, buruzagi makila eta kartela eskutan.

Gipuzkoako liga amaituta, bertan onenak izan diren dantzariak Gazte mailako V. Aurresku Txapelketa Nagusia jokatuko dute igandean. Aurretik, Legazpin (urtarrilak 14), Villabona (otsailak 5), Elgoibar (martxoak 12), Oiartzun (martxoak 25)eta Lezon (apirilak 29) jokatu dituzte kanporaketak. Ikasturtean zehar, Gipuzkoako hamabost udalerritako eta Nafarroako udalerri bateko 64 neska-mutilek hartu dute parte liga horretan: Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Andoain, Areso, Asteasu, Astigarraga, Elgoibar, Errenteria-Orereta, Legazpi, Lezo, Lizartza, Oiartzun, Pasaia, Tolosa eta Zizurkil. 

Bi  topagune izango ditu Aurresku Txapelketa Nagusiak: Errenteria-Oreretan ariko dira A eta B saileko dantzariak, eta Legazpin D sailekoak. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak, erein Elkarteak, Sustraiak Dantza Taldeak, eta Legazpiko Udalak antolatu eta Errenteriako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du. Gaur arratsaldean aurkeztu dute gipuzkoar erara jokatuko den txapelketaren bosgarren ekitaldia Juantxo Mayak eta Mikel Olaskoagak.

2019an hartutako bide berriari jarraituta, neska eta mutilak ariko dira, bereizketarik gabe. Ordura arte mutilentzat aurresku txapelketa eta neskentzat soinu zahar txapelketa antolatzen zuten. Baina, bi txapelketak bateratu, eta aurresku txapelketaren aterpera bildu zituzten, bereizketarik gabe dantzari denak, “banaketa bakarra, beraz, adinaren araberakoa egindakoa da”.

Txapelketa nagusia Niessen Kulturgunean jokatuko dute 11:00etan hasita A kategoriako dantzariek, 2013-2015 urteen artean jaiotakoak, eta B kategoriako dantzariak, 2010 eta 2012 urte artean jaiotakoek. D kategoria, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoek Legazpiko Azokan jokatuko dute igandean 11:00etan.

A Kategoriakoek Ormatxulo eta Agurra dantzatu beharko dituzte eta B kategoriakoek berriz, Hondarribi handia eta Segurako Zortziko zaharra. D Kategorian lehiatuko direnek, Betronio handia eta Aurkez aurke (desafioa) dantzatu beharko dituzte.

Erregulartasuna saritu asmoz, saila bakoitzeko liga irabazleak trofeoa jasoko du. Saria jasoko duten biak, lezoarrak dira: B sailean Enara Artola, eta D sailean Mikel Esnaola.

25 dantzariren erakustaldia Niessenen

A Sailean hamahiru dantzarik hartuko dute parte eta B sailean, berriz, hamalau dantzari. Beraz, hogeita bost dantzari arituko dira Niessengo oholtza gainean nor baino nor, bi kategoriatan. Legazkiko txapelketan berriz, D saileko hamalau dantzari arituko dira txapela, garaikurra eta buruzagi makila bila. ez dira beste dantzariak baina esku hutsik joango. Izan ere, bigarrenetik seigarrenera (biak barne) garaikurra jasoko dute, eta gainontzeko dantzariek oroigarria bi sailetan.

Sari bereziak ere izango dira: Irabazlearen irakasleari oroigarria, eta liga irabazleari oroigarria. D sailekoen txapelketan hirugarren sari berezi bat ere izango da, jantzi egokienari saria.

Epaimahaiari dagokionez, Idoia Besadak (Pasaia), Nahikari Vizuetek (Lezo), eta Xabier Mendizabalek (Donostia) osatuko dute Errenteria-Oreretan jokatuko den sailena.

Dantzariei musika jartzeaz Errenteriako Udal Txistulari taldea arduratuko da, eta saioa amaitu eta epaimahaikideen ebazpena heldu artean, berriz, Herri arte Eskolako dantza ikasleek emanaldia egingo dute.

Parte hartzaileak eta dantza ordena

A. Saila:

  • Hugo Haro (Lezo)
  • Xalbat Maya (Errenteria-Orereta)
  • Araitz Mantxola (Legazpi)
  • Irati Perez (Lezo)
  • Amira Zabaleta (Lezo)
  • Lur Lacasta (Lezo)
  • Nora Lafuente (Legazpi)
  • Noa Zabaleta (Lezo)
  • Ane Perez (Lezo)
  • Jannik Narbarte (Errenteria-Orereta)
  • Malen Plata (Errenteria-Orereta)
  • Gorane Villa (Lezo)
  • June Romero (Lezo)

B. Saila

  • Nora Escudero (Legazpi)
  • Julen Lertxundi (Asteasu)
  • Unax Ansola (Elgoibar)
  • Jon Alberdi (Legazpi)
  • Naroa del Rio (Tolosa)
  • Danel Castillo (Pasai Donibane)
  • Onditz Esnaola (Lizartza)
  • Enara artola (Lezo)
  • 9- June Aguado (Amasa-Villabona)
  • Nora Davila (Zizurkil)
  • maria Sanchez (Legazpi)
  • Irene Toledano (Elgoibar)

Dokumentuaren akzioak