Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Igandean, Irunen, dantza

Dokumentuaren akzioak

Igandean, Irunen, dantza

Egilea
Urko Etxebeste
Komunikabidea
Bidasoko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/04/20
Lotura
Bidasoko Hitza

Dantzaren Nazioarteko Eguna hilaren 29an (ostirala da) izanda, igande honetara aurreratu dituzte Irunen egun seinalatu horren gaineko ospakizunak. Bi ikuskizun izango dira hirian, bat goizean bestea arratsaldean.

Goizekoa Dunboako kanaleko barandan egingo dute. Ohikoa denez, hiriko artistak dantzariz jantzita saioa egingo dute kanaleko barran edo barandan. 12:00etan haurren txanda izango da, 12:45ean helduena.

Arratsaldean, berriz, hiriko dantza eskoletako kideek ikuskizuna emango dute San Juan plazan egongo den oholtzan, 18:00etan hasita.

Gaur goizean egin dute egunaren aurkezpena udaleko nahiz hiriko dantza eskoletako ordezkariek. Udaleko Kultura ordezkari Juncal Eizagirrek esan duenez, “asteburu animatua” izango da Irungoa, izan ere, dantzarekin lotutako saioz gain, Liburuaren Nazioarteko Egunekoak ere izango direlako. Aldi berean, larunbat arratsaldean Lakaxitak hamahirugarren Jaion egingo du.

Zehazki, honakoak dira igandeko saioetan parte hartuko duten dantza eskolak: Ainhoa akademia, Pauso-K, Toxic, Miren Gomez akademia, Jazzarte, My Dance Studio, Danza Tatiana eta udal dantza eskola. Horiek denek, igandeko arratsaldeko saioan bederen, askotariko estiloetako dantzak eskainiko dizkiete irundarrei.

dantza.eguna.aurkezpena

Udaleko eta Irungo dantza akademietako ordezkariak, gaurko aurkezpenean

Dokumentuaren akzioak