Dokumentuaren akzioak
Igandean hasiko dira aurtengo maskaradak, Irurin eta Ozazen
Urte berriarekin batera, maskaradak itzuliko dira, igandetik, urtarrilak 18, aurrera Zuberoako herrietako kaleetara. Aurten, Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek antolatu dituzte neguko inauteriok.
Hartara, hamabost emanaldiotako lehena eta azkena herri horietan izango dira, ohi denez: lehena urtarrilaren 18an Irurin (barrikadak) eta Ozazen (ofizioak eta jolasak), eta azkena apirilaren 26an Zalgizen (goizeko saioa) eta Mendikotan (arratsaldeko saioa).
Bien bitartean, bide hau egingo dute maskaradek, EKE Euskal Kultur Erakundeak jasotzen duenez: Ainharbe (urtarrilak 25), Lexantzü (otsailak 1), Muskildi (otsailak 8), Pagola (otsailak 14), Altzürükü (otsailak 22), Altzai eta Lakarri (martxoak 1), Maule (martxoak 7), Idauze (martxoak 13), Larraine (martxoak 21), Aloze (martxoak 28), Hoki (apirilak 5), Gamere (apirilak 12) eta Barkoxe (apirilak 19).
Dantza eta predikua uztartzen ditu maskaradak, eta bi talde aritzen dira: gorriak, gathuzain eta zamalzain dantzari trebea tartean, eta beltzak, basati eta bortitzagoak. Hiru zati ditu: barrikaden haustea, goizez, eta ofizioak eta jolasak, arratsaldez.
Iaz, Lakarri eta Altzaiko gazteek bultzatu zituzten maskaradak, pagolar eta mauletarrei lekukoa hartuta.
Dokumentuaren akzioak


