Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Igandean geldialdia egingo du Dantza Hirian jaialdiak Pasaian

Dokumentuaren akzioak

Igandean geldialdia egingo du Dantza Hirian jaialdiak Pasaian

Donibaneko Santiago plazan eta San Pedroko ontziralekuan izango dira dantza emanaldiak

Bi ikuskizun plazaratuko ditu Dantza Hirian Jaialdiak aurten Pasaian, biak igandean, eta eguerdi aldera. Donibaneko Santiago plazan Valentziako Titoyaya proiektua aurkeztuko dute, Retrato de Oscar Wilde izenburupean. 12:30ean hasiko da ikuskizuna.
Komunikabidea
Pasaiako Hitza
Mota
Albistea
Data
2014/09/17
Lotura
Pasaiako Hitza

San Pedron, berriz, ontziraleku ondoko plazan Donostiako Dantzaz konpainiak Chameleon aurkeztuko du. 13:15ean da San Pedroko emanaldia, beraz, motora hartuz gero bi emanaldiak ikusteko modua izango dute dantza zaleek.

Dantza Hirian jaialdia Eurohirian osoan ospatzen da, eta eta plazak, parkeak eta kaleak eszenatoki bihurtzea du helburu. Nazioarteko dantzaren alorrean ospe handia duten koreografoen lanak eskaintzen ditu jaialdiak, eta Akitaniako nahiz Euskal Herriko dantza konpainiei beren lanak plazaratzen laguntzen die.

Dokumentuaren akzioak