Igandean egingo dute iraileko erromeriatan azkena, Hernion

Hedabidea
Berria
Lekua
Donostia
Mota
Albistea
Data
2009/09/24

Urteen joan-etorriarekin, ordea, aldatu egin da erromeriaren zentzua; erlijio kutsukoak izatetik festa giroko erromeria izatera pasatu dira, eta iraileko azken igandea da guztietan jendetsuena. Ehunka mendizale elkartuko dira igandean Zelatunen, egun osoko festan. Trikiti doinuak eta bertsolariak, artzain bordatan prestatutako haragi egosi, txorizo otarteko eta sagardoarekin tartekatzeko aukera.


ERROMERIA HERNION

Non. Zelatungo lepoan.

Noiz. Igandean.