Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Igandean, aurtengo Maskaraden lehen emanaldia Zalgizen

Dokumentuaren akzioak

Igandean, aurtengo Maskaraden lehen emanaldia Zalgizen

Otsailaren 2an, igandean, aurtengo Maskaraden lehen emanaldia izango da Zalgizen, bertako eta Iruriko gazteen eskutik. Guztira, hamahiru saio eskainiko dute ikuskizuna maiatza bitartean.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Zalgize
Mota
Albistea
Data
2014/01/31
Lotura
Naiz

Iaz, Gamare-Zihigako gazteek antolatu zuten 2013ko Maskaraden bira eta aurten, Zalgizekoei tokatu zaie, ondoko Iruri herrikoekoekin batera. Dantza eta «predikua» uztartzen dituen ihauterietako besta aurkeztuko dute gazteek Xiberoko hainbat herritan,

Jean Etchegoyhen iruritarrak lan handia egin du aurtengo maskaradaren prestaketetan. Eta pertsonaiei dagokienez, Arnaud Basahon Kabana handia izanen da eta Pitxu famatua Beat Larroryk eginen du. Barrabasen buruzagi den Buhame jauna , berriz, Bettan Hoki izanen da.

Horrez gain, Joel Codega Jauna, Audrey Queheille Anderea, Fabrice Etchegoyhen Laboraria eta Fabienne Queheille Laborarisaren arroletan izanen dira. Aurten ere, Xorrotxen jokoan neskak izanen dira, iaz bezala.

Hala ere, Maskarada ez dira izango asteburuko agendako ikuskizun bakarra. Donostian kaldereroak aterako dira larunbatean, eta igandean, berriz, Inude eta artzaiak Zenbait herritan, gainera, San Blan azokak ospatuko dituzte, tartean, Laudion.
 
Eta, asteburuoro bezala, egunotako agendako eskaintza zabala da Euskal Herrian: musikan, arte eszenikoetan...
Maskarada
Maskarada bat. (Nicolas MOLLO)

Dokumentuaren akzioak