Igandean, Ama Xantalen karrikatik irtengo da Ezpata-Dantza

Egilea
Aitor Errazkin
Hedabidea
Antxeta Irratia
Lekua
Irun
Mota
Albistea
Data
Lotura
Antxeta Irratia

Urtero legez, Kemen Dantza Taldeak presentzia aktiboa izango du Irungo San Pedro eta San Martzial jaien egitarauan. Amaia Iraztortza eta Saioa Zabala Kemen dantza taldeko kideekin hitzegin dugu

Ekainaren 22an, igandean, eguerdiko 12:30ean, "Ezpata Dantza" eskainiko dute Ama Xantalen kaletik abiatuta, hiriko kale nagusiak zeharkatuz. Hurrengo egunean, ekainaren 23an, San Juan bezperan, "Soka Dantza" izango da protagonista San Juan plazan, arratsaldeko 20:45tan hasita.