Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Igandean abiatuko dira maskaradak Idauze-Menditik

Dokumentuaren akzioak

Igandean abiatuko dira maskaradak Idauze-Menditik

Idauze-Mendiko gazteek hartu dute aurtengo maskaradak egitearen ardura. Igandean abiatu eta apirilaren 19an emanen dute azkena herrian, orotara 12 ateraldi eginez.

16 urte iragan dira Idauze-Mendiko gazteek azken maskaradak egin zituztenetik. Aurten, talde zinez gaztea osatu dute 30 herritarrek. Halako ohiturarik ez bada ere, igandean meza antolatu dute goizeko 9:00etan herriko elizan, eta ondotik dira abiatuko, auzoz auzo, zazpi barrikadetara.
Komunikabidea
Iparraldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/01/15
Lotura
Iparraldeko Hitza

Ondoko igandeetako agenda horrela finkatua da:

Urtarrilaren 18a, igandea: Idauze-Mendi

Urtarrilaren 25a, igandea: Atharratze

Otsailaren 1a, igandea: Urdiñarbe/Muskildi

Otsailaren 8a, igandea: Garindaine

Otsailaren 15a, igandea: Gamere-Zihiga

Martxoaren 1a, igandea: Altzürükü

Martxoaren 8a, igandea: Ürrüstoi-Larrabile

Martxoaren 14a, larunbata: Maule-Lextarre

Martxoaren 21a, larunbata: Santa Grazi

Martxoaren 28a, larunbata: Zalgize/Iruri

Apirilaren 5a, igandea: Barkoxe

Apirilaren 12a, igandea

Apirilaren 19a, igandea: Idauze-Mendi

http://www.iparraldekohitza.info/wp-content/uploads/2015/01/P1080976.jpg

Beltzeria, kauter eta buhameekin. Laurentx Etxegoin / Xiberoko Botza

Dokumentuaren akzioak