Igandeak Dantzan saioaren ikasturteko azkena, Zumardian

Erretiratuei begirako dantza saioa, 19:00etatik 21:30era izango da igandean.
Egilea
Ikerne Zarate
Hedabidea
Oarsoaldeko Hitza
Lekua
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2024/06/04
Esteka
Oarsoaldeko Hitza
Igandeak dantzan saioa atzo Zumardian. Argazkia: Beñat Irasuegi

Erretiratuak elkar ezagutzeko, gustuko duten dantzekin disfrutatzeko, eta herriko kultur ekintzetara hurbiltzeko  espazio bat eskaini asmoz jarri zuten martxan Igandeak Dantzan. Aurten bost saio egin dituzte urtarriletik maiatzera bitartean, udaleko departamendu ezberdinen eta erretiratu klubetako ordezkarien arteko elkarlanari eta ilusioari esker.

Parte hartzeko ez da gonbidapenik beharko, eta aforoa librea izango da.