Igandean, urtarrilak 12, Lakarri eta Altzaiko gazteek abiatuko dute aurtengo maskarada ibilbidea Zuberoan barna. Negu gorrienean baina bedatseari deika, hamabi emanaldi egingo dituzte martxoaren 30era arte.
Maskarada zikloa Lakarri-Arhane-Sarrikotagainen hasi (igande honetan) eta Altzai-Altzabeheti-Zunharretan bukatuko da.
Lehen emanaldiaren ostean, honako datak antolatu dira: Zalgize-Doneztebe (urtarrilak 19), Larraine (urtarrilak 25), Altzürükü (otsailak 1), Ligi-Atherei (otsailak 9), Pagola (otsailak 15), Atharratze-Sorholüze (otsailak 23), Gamere-Zihiga (martxoak 1), Idauze-Mendi (martxoak 9), Barkoxe (martxoak 15), Urdiñarbe (martxoak 23), eta azkenik, Altzai-Altzabeheti-Zunharreta (martxoak 30).
Pagolako gazteek egin zituzten joan den urteko maskaradak. Bertan izan zen lehena eta urtarrilaren 21etik apirilaren 27ra burutu ziren, astebururo, 15 emanalditan.