Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Igande honetan erromeria egongo da Doneztebe Plazan

Dokumentuaren akzioak

Igande honetan erromeria egongo da Doneztebe Plazan

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2003/11/14

Tailer hau dantza batez ere maisu, herri soinu tresna irakasleei, herri musika jole eta dantzariei eskainia dago eta jorratuko diren gaiak Herri dantza eskolen inguruan, Zuberoako herri dantzak eta Gaztela Leongo herri dantzei buruzkoak izango dira. Eguerdiko 14:30etan, bazkaria izango da Lartaun Elkartean eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera erromeria izango da Oiartzungo Doneztebe Plazan. Herri dantza eta herri musikaren arteko lotura oholtzaratuko da erromeria honetan: musika tresna desberdinak, garai eta adin desberdinak eta Valladolidetik datorren taldea izango ditu erromeria honek osagai, dantza egin edo besterik gabe entzun nahi duen ororentzat eskainia.



Erromeriari Oiartzungo Bertso Eskolak, Haurtzaro Trikitixa eta Pandero Eskolak eta Auntxa Trikitixa Eskolak emango diote hasiera aurkezpen koplen bitartez. Ondoren, Lartaun txistulari taldeak bere saioa eskainiko du eta Valladolideko La Charambita Taldeak jarraituko dio. Ondoren, Gasteziko Udal Herri Musika Eskolako Albokariek; Roberto eta Kepa, Bizkaiko trikitilariak eta Alkarkide Txaranga eta Iruñako Gaiteroak izango dira. Bakoitzak ordu erdiko saioa eskainiko duela aurreikusita dago. Jardunaldietan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da azaroak 21 baino lehen HMTan 943 49 35 78 telefonora deituta edota www.herrimusika.org eta herrimusika@herrimusika.org helbideetara zuzenduta.

Dokumentuaren akzioak