Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Idahoko KTVB telebista Euskal Herrian barrena ibili da egunotan, Xanti Alcelay boisetarra gidari

Dokumentuaren akzioak

Idahoko KTVB telebista Euskal Herrian barrena ibili da egunotan, Xanti Alcelay boisetarra gidari

Uztailean Boisen egingo den Jaialdi festa dela eta, bertako 7. Kanaleko TV talde bat Euskal Herrira etorri eta erreportaje sorta egiten aritu da, idahotarrei euskaldunen sorterria erakusteko. Gidari berezi bat izan dute, Xanti Alcelay, taldeko kamera; aita Oñatikoa du Xantik eta hantxe hasi zuten ibilbidea. Bilbon, Gernikan, Gasteizen eta Donostian izan dira eta, esaterako, Athleticeko jokalariak eta Urkullu lehendakaria elkarrizketatu dituzte, batzuk zein bestea Boisera bilduko direlako uztailean. Ikus bideoak!
Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Donostia-San Sebastian
Mota
Albistea
Data
2015/05/04
Lotura
Euskalkultura.com

Jaialdirako giroa berotzeko asmoz, Idahoko 7. Kanaleko TV talde bat Euskal Herrian ibili da egunotan euskaldunen bizimodu eta ohiturei buruzko erreportajeak egiten. Idahon oso ezaguna da hango euskal komunitatea, baina telebistak jatorrira jotzea erabaki du eta komunitate horren sustraiak erakustea. Horrela, datorren uztailaren hondarrean, Boisen egingo den euskal festa erraldoiko ekitaldiak eta tradizioak hobeto ulertuko dituzte idahotarrek.

Mark Johnson eta Brian Holmes kazetariek aurkeztu dute "Basque Country Live Tour" bira hau, baina kamera atzean teknikari oso berezia izan dute: Xanti Alcelay, kamera, Boiseko euskal etxeko kidea. Bere aita, Jesus Alcelay, oñatiarra da. Bidaian Oñatiko familiak hartu zuen kazetari taldea eta gida lanak ere egin zituzten.


[Oñatiko aldizkari batek elkarrizketa egin zion Xanti Alcelay, KTVB telebistako kamerari (argazkia @KTVBBrian)]

Athletic taldeak uztailaren 29an Boisen jokatuko duen partidak ere oihartzun zabala izan du han, eta kazetariak Lezaman izan ziren futbolariak elkarrizketatzen. Eta, hara!, Boiserekin harreman berezia duen futbolaria ere aurkitu zuten bigarren taldean: Ander Egiluz, ama idahoarra duen gaztea.

Saioko aurkezleak, Brian Holmes eta Mark Johnson, zuzeneko konexioa egiten Idahokin Oñatitik (irudia KTVB.com

Saioko aurkezleak, Brian Holmes eta Mark Johnson, zuzeneko konexioa egiten Idahokin Oñatitik (irudia KTVB.com

Dokumentuaren akzioak