Dokumentuaren akzioak
Ibon Huarte, Euskadiko XXVI. Gipuzkoar Aurresku Txapelketako garaile
Bigarren sailkatua Aritz Salamanca izan da, eta hirugarrena Urko Mitxelena
Beste urte batzuetan egin ohi den bezala Aurkez aurke , Alpargata , Kontrapasa eta Zortzikoa dantzatu zituzten dantzari parte-hartzaileek. Hauetaz gain, bakoitzak doinu zahar bat prestatu behar izan zuen okasiorako. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatutako epaimahaia aritu zen lanean: Jesus Mari Garate, Izaskun Emazabel, Xabier Mendizabal, Nagore Indakoetxea eta Santi Bañales. Aurreko edizioetan ez bezala, ekitaldia areto itxi batean ospatu zen. Puntuazio sistema irekiagoa izan da eta epaimahaiak osotasun bat epaitu du. Dantzak blokeetan puntuatu beharrean, multzo oso eta bakar bat bezala kontuan hartu dituzte.
Dokumentuaren akzioak