Dokumentuaren akzioak
Ibon Huarte garaile gipuzkoar erako aurresku txapelketan
Bederatzi aurreskularik hartu zuten parte txapelketan, eta horietatik sei pasatu ziren finalera. Sailkapen fasean ormatxuloa, kontrapasa eta aurkez aurkea dantzatu zituzten lehiakideek, eta ondoren sei finalisten arteko lehia saltokako zortziko banarekin erabaki zen.
BIGARREN ALDIZ TXAPELDUN. Ibon Huartek txapelketa irabazten duen bigarren aldia da aurtengoa; lehen aldiz 2006an jantzi zuen txapela. 23 urte ditu Huartek, eta Ereintza eta Kukai dantza taldeetako kidea da.
Epaimahaia Jesus Mari Garate, Jose Luis Vallejo, Dorleta Fernandez eta Xabier Mendizabalek osatu zuten.
Dokumentuaren akzioak