Dokumentuaren akzioak
Biarritz Ballet Junior 2k 'Ibilaldia' ikuskizuna emango du gaur Miarritzen
Lau koreografok sortutako sei koreografiaren bidez, dantzaren hiru mende zeharkatzen ditu obrak
Thierry Malandain, Christine Grimaldi, Christophe Garcia eta Gael Domenger koreografoak dira, beraz, pizkundetik gaur egun arte doan gaualdi bat dastatzeko parada ematen dutenak. Sartzea 16 eurotan da.
Gazteen erakustalditik landa, Biarritz Balleta konpainiakoen aldi izanen da heldu den asteartean. Haiek ere Gare du Midin arituko dira, 21:00etan. Eta haiek ere koreografia zatiekin josi ikusgarria partekaraziko dute. Batetik, Beethovenen musikan oinarritu Les Creatures, Sain Saens lagun Zisnearen heriotza eta Antheilen musikarekin Ballet Mecanique. Oro har Biarritz Balletarentzat uda eder bat da aurtengoa, haiek deritzotenez. Frantzia hegoaldeko jaialdietan gaindi arrakasta lorturik, Poloniatik sartu berria da. Hango Sopot hiriko jaialdiak lehen aldikoz gonbidatua zuen. Hor ere oihartzun onak jaso dituela, ondoko sasoietako elkarlana indartzea pentsatzen dute. Han eman zuten ikusgarria dute ekarriko Miarritzera heldu den asteartean, preseski. Italiako Verone herrian dago mementoan.
Udako bi emanaldi horiek irailaren 7an hasiko den Maitaldiaren aitzin dastak dira, nonbait. Honek bederatzi egunez munduaren itzulia proposatuko du. India eta Espainia elkartzen dituen Rukmini Chatterjeeri esker, edota Quebec-etik pasatzera gonbidatzen duen La [Parenthese]-ekin, adibidez.
Dokumentuaren akzioak