Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ibarruriko dantzari egunean bilduko dira herritarrak domekan

Dokumentuaren akzioak

Ibarruriko dantzari egunean bilduko dira herritarrak domekan

Beste urte batez, Muxikan batuko dira Ibarruriko Dantzari Egunean, herriko dantzari zein Bilboko eta Erandiokoak. Domekan 11:30ean jarri dute ordua Muxikako Ibarruri auzoko frontoi inguruan.

Egilea
Izaro Mendieta
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/10/02
Lotura
Busturialdeko Hitza

Abesbatzagaz lagundutako mezagaz hasiko dute eguna 11:30ean. Bukatutakoan, umeen tanborradak hartuko du nagusitasuna, eta txistulariek trikitilariek, zanpantzarrek eta dultzaineroek girotuko dute ingurua. Onoren, hamaiketakoa egingo dute. Pintxoak eta taloa txorizoagaz dastatzeko aukera egongo da, doan.

13:00etan izango da ekitaldi nagusia, eta orduan aterako dira dantza egitera parte hartzaileak. Orduan ere, musika eta abesbatza izango dute lagun. Dantzari dantzagaz hasiko da ekitaldia. Gero, antzinako erromerien anekdota bildumatxoa egingo dute. Ostean, abesbatzak kantaturiko Ai Anton eta Oi Pello Pello abestiekin dantza bana dantzatuko dute. Ekitaldia amaitzeko, Erromerian eta Ikusi Mendizaleak abestuko ditu koruak. 50 dantzari inguruk parte hartuko dute, eta abesbatzan, berriz, 42 lagun ariko dira kantatzen.

14:30ean, aldiz, herri bazkarian bilduko dira bertaratutakoak, eta, ondoren, erromerian dantza eginez igaro ahalko dute arratsaldea. Txikitxoenek, gainera, puzgarrietan ibiltzeko aukera ere izango dute.

18:00etan, bestalde, berriro ere dantzek hartuko dute protagonismoa, jota eta arin-arinaren txapelketagaz.

Bukatzeko, 19:30 aldera, txokolatea jateko batuko dira. Aurten, gainera, txokolatea hartzen duten bitartean, aurreko dantzari egunetako irudiekin osatutako ikus-entzunezkoagaz gozatuko dute.

Dokumentuaren akzioak