Dokumentuaren akzioak
Ibarreko bost dantza talde bildu ziren Antzuolan Debagoieneko Dantzari Egunean
Antzuola, Arrasate, Oñati eta Soraluzeko dantza taldeek hartu zuten parte. Kalejirez gain, dantza saioak egin zituzten goizean eta arratsaldean herriko plazan.
Dantza saio jendetsua
Bi dantza saio egin zituzten plazan, goizean bata eta arratsaldean bestea. Goizekoan hainbeste jende bildu ez arren, arratsaldekoan ikusle asko egon ziren dantzariei begira. Hala, dantza talde bakoitzak dantza berezi bat aurkeztu zuen. Antzuolakoek esaterako, trokeo dantzak egin zituzten, eta oñatiarrek, Atarrabiako jotak. Bukaeran gainera, larrain dantza egin zuten eta dantzariez gain, ikusleek ere parte hartu ahal izan zuten. Egun guztian zehar laguntzaile izan zituzten bai Arrasateko Gaiteroen Taldea eta baita Antzuolako txistulariak ere.
Dantzari Egunaren antolatzaileak gustura zeuden egunak izan zuen martxarekin. Adierazi zuten helburuak, hau da , dantzari nagusiek urtean zehar egiten duten lana erakutsi ahal izatea, beteta geratu zirela.
Herriko kaleak kolorez bete zituzten dantzarien arropa bereziek.
Dokumentuaren akzioak