Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ibarreko aurreneko inauteria hemen da

Dokumentuaren akzioak

Ibarreko aurreneko inauteria hemen da

Irintarrek Santa Agedarekin batera ospatzen dituzte ihoteak eta beraiek dira aurten ibarreko festa ziklo hori mustuko dutenak. Bihar izanen da ospakizuna, baina hura behar bezala ospatzeko gaur bertan elkartuko dira. 18:00etan Txapel Azpi elkartera hurbiltzen diren guztien artean Atxun Zarkoa prestatuko dute. Bera da Irañetako inauteriko protagonista.
Komunikabidea
Guaixe
Tokia
Iraneta
Mota
Albistea
Data
2017/02/03
Lotura
Guaixe

Ihote ospakizunei ekiteko, bihar, hamaiketakoa janen dute. Ohi denez, mahaian ez dira ardi tripotxak faltako. Haienak egin ondoren, ihote segizokoak goitik behera txuriz jantziko dira, bizkarraldean koloretako zintak jarriz, baita gerriko gorria ere. Burua koloretako zintadun txano batekin estaliko dute. Hala aterako da kalera ihote segizioa eta, musika lagun, ezkongai dauden emakumeen etxeetan geldialdiak eginen ditu. Bakoitzean ezpel adartxoz egindako paxoak utziko dituzte.

Kalejira eta gero elkartean hainbat irintar ihote bazkarian elkartuko dira. Ardikia izanen da menuko osagai nagusia. Tripako zuloa berdindu eta gero, 18:00ak aldera, mozorrotuta kalera atera eta giro ederrean kalejira eginen dute, Atxun Zarkoa aldean dutela. Haren azkena sua izanen da. Eta irintarrak, berriro, elkartean afaltzera bilduko dira.

Ibarreko aurreneko inauteria hemen da

Dokumentuaren akzioak