Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ibarrako Alurr dantza taldeak Irlandako San Patrizio egunean parte hartuko du larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Ibarrako Alurr dantza taldeak Irlandako San Patrizio egunean parte hartuko du larunbatean

Euskal Herriarekiko elkartasuneko batzordeak gonbidatu ditu bost eguneko bidaira

Egilea
M.S.S.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Ibarra
Mota
Albistea
Data
2007/03/14

Hilaren 20a bitarte Irlandako Cork hirian izango dira. Irish Basque Committes delakoak, (Irlandako Euskal Herriarekiko Elkartasunerako Batzordea) luzatu zieten gonbidapena ibartarrei duela hilabete batzuk. Irlandar musika eta dan-tza, bertan eta atzerrian bultzatzen duen talde baten bitartez mantendu dituzte harremanak.

"Saint Patrick -San Patrizio ingelesez-, Irlandako nazioaren eguna dela eta, egun hortako eta ondorengo egunetako ekintzetan parte hartuko dugu. Guretzat sekulako aukera da Irlandara joatea eta gure dantzak erakustera. Ezin dugu sinetsi gu bezalako talde bat gonbidatu izana eta oso pozik gaude", azaldu dute taldeko kideek.

Bide honetan, Alurr dantza taldeko 21 dantzari, 5 musikari (trikitilari, txistulari, txalapartari eta organo joleak) eta arduradun bat joango dira. Dantza tradizionalei dagokionez, orokorrean, Agurra, Plazara, Ezpata dantza edota Desafioa dantzatuko dituzte. Bestalde, Lanz, Zazpi jauzi, Xapeloatz eta Zirkulo-zirkuloa izango dira Alurrekoek Irlandan dantzatuko dituztenak. Kalean ikuskizunak era eskainiko dituzte.

bost eguneko egitaraua Bihar iritsiko dira ibartarrak Cork herrira eta bertan ongietorria egingo diete. Ostiralean lau eskoletan emanaldiak eskainiko dituzte eta ilun-tzean azken ikuskizuna eskainiko dute Oporretarako zentroan. Larunbatean, berriz, 10.00etatik 15.00etara Sant Patrick eguneko desfilean parte hartuko dute bost orduz. Igandean, beste emanaldi bat eskainiko dute berriz ere Oporretarako zentroan eta iluntzean Radisson hotelean ere Euskal Herriko doinuak, dantzak eta jan-tziak erakusteko aukera izango dute. Hala ere, ikuskizunak ez dira hor bukatuko; astelehenean hiri irlandarraren Ondare zentroan eskainiko dute bat eta gauean azken gauaren festa egingo dute. Asteartean Ibarrara itzuliko dira dantzariak.

Dokumentuaren akzioak