Dokumentuaren akzioak
Iazko pastoral egileek eskuratu dute tauladan dantzatzeko ohorea
Hau da, pastorala eman den oholtza gainean, muñeiñak eta aitzina pika
dantzak emateko ohorea erostea. Horretara lehiatzen dira Zuberoako
herriak, eta diru eskaintzak 200 eurotan hasten dira. Aurtengo
zoingehiagokan, Ezpeize-Ündüreineko, Ainharbeko, Ürrüstoi-Larrabileko
eta Sarrikotapeko herritarrak dira oholtza gainera igo, enkanteak 1.900
eurotan irabazi ondoren.
Lau udalerri horiek zuten iazko Xiberoko Jauna
pastorala eman, eta ohikoa da aurreko urteko pastorala egin zuenari
enkanteak irabaztera uztea... aski gora igoarazi ondoren, haatik.
Dokumentuaren akzioak