Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ia berrogeita hamar konpainia Umore Azokaren XXV. edizioan

Dokumentuaren akzioak

Ia berrogeita hamar konpainia Umore Azokaren XXV. edizioan

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Leioa
Mota
Albistea
Data
2025/03/12
Lotura
Nontzeberri

2025eko Umore Azokak bere 25. urteurrena ospatuko du aurten maiatzaren 15etik 18ra bitartean. Aurten, Leioako kaleak antzerki, dantza, zirku eta musikaz beteko dira, 49 konpainien eskutik, eta horietarik 21 euskal konpainiak izango dira. Estatutik 21 konpainia eta Taiwan, Japonia, Portugal, Belgika, Erresuma Batua eta Argentinatik 7 konpainia ere Leioan izango dira.

Programak denetarik izango du, baina tartean 27 estreinaldi absolutu antolatu dira. Horretaz gain, Euskal Herrian lehen aldiz aurkeztuko diren 18 lan eta edizio honetarako bereziki sortutako 2 pieza.

Antolatzaileek adierazi duten moduan, Teatro Sobre Ruedas konpainiaren Revolución ikuskizuna izango da ekitaldi nagusietako bat, irisgarritasunaren aldeko apustu argia egiten duelako, izan ere, desgaitasun funtzionala duten pertsonei zuzendutako proposamena baita.
Beste aldetik aipatu behar da, Janire Etxaberen Atxine kaleko bertsioa estreinatuko dela, “lehen aldiz dantza bertikala alde batera utziz eta dantza esekian oinarritutako ikuskizuna eskainiz, hiriko performanceei ukitu berritzailea emanez”.

Aurtengo edizioan parte hartuko duten talde batzuk honako hauek dituzue: La Troupe Malabó, La Pez, Zen del Sur, Teatro Sobre Ruedas, Circ Vermut, Trapu Zaharrak,….

Jaialdia “Leioako erdigunean kokatutako hainbat gunetan garatuko da, eta 25. urteurrena ospatzeko argi eta pirotekniako gaueko ikuskizunak izango dira. Beste behin ere, udalerriko kaleak eszenatoki erraldoi bihurtuko dira, eta festibaleko espazioen arteko mugikortasuna erraza eta azkarra izango da”.

Konpainia guztiei buruzko informazioa: Kultur Leioa

Dokumentuaren akzioak