Dokumentuaren akzioak
I. Dantzari eta Dantzazaleen Topaketa igandean San Juan Plazan
Datorren igandean, hilak 6, Aurrera Gure Ametsa dantza elkartea prestatu duen I. Dantzari eta Dantzazaleen Topaketa izango da Urnietan, San Juan plazan. Eguerdiko 12:00etan hasi eta 14:00ak arte etengabe dantzan ibiliko dira.
Tafallako Asociación Martin Galdiano Elkartea, Izarrako Triskari Dantza Taldea , Escuela de Danzas de San Asensio eta Hernaniko San Joan Konpartsa eta nahi duten herritar guztiak gonbidatuta daude dantzatzera .
Uka ezina esandako talde hauek jartzen duten kemena eta grina tradiziozko dantzak bizirik jarrai dezaten . Horregatik igandean urnietarrekin izango dira.
Urnietako Bosko Anitz txarangak eta Lourdes Iriondo Musika Eskolako trikitilariak alaitze lanetan izango dituzte eta dan- tzarako trebezia agerian uztea lagunduko diete.
«Gure tradiziozko kultura babestuz eta praktikatuz egun ederra eta alaia izatea nahi dugu», esaten dute Aurrera Gure Ametsa elkartetik.
Dokumentuaren akzioak