Dokumentuaren akzioak
I. Dantza topaketa Manuel Lekuonan, Kukukak antolatuta
Adin tarte guztiek egin zuten dantzan, gaztetxoetatik hasita helduetara arte eta dantzari amateur izanda ere lan zoragarriak egin daitezkeela erakutsi zuten denek. Talde guztiek euren emanaldiak amaitzean, Maider Oiartzabal Kukukako irakasleak eskerrak eman eta hurrengo urtean elkar ikusiko dutelakoan dantzaz gozatzeko aholkua luzatu zien herritarrei. Gainera, dantzari eta irakasle guztiek Kukukaren kamiseta bana jaso zuten opari. Bestalde, apirilaren 29an (Dantzaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez), eskolako ikasle, irakasle eta parte-hartu nahi duten herritar guztiek Kukukaren abestia dantzatzeko aukera dute arratsaldeko 18:00ean. Astelehenean Kukukaren kamiseta eramatea gomendatu dute antolatzaileek.
Dokumentuaren akzioak