Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hutsetik dantzan hasteko ikastaroak, Antxoko Muxikoen eskutik

Dokumentuaren akzioak

Hutsetik dantzan hasteko ikastaroak, Antxoko Muxikoen eskutik

Estreinakoz, euskal dantzen hastapen klaseak emango dituzte Antxoko dantzariek. Astelehen arratsaldetan izango dira.
Egilea
Olaia Gerendiain Ruiz de Gauna
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Pasaia
Mota
Albistea
Data
2022/09/22
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Pasai Antxoko Muxikoen Elkarteak iragarri du ikasturte honetan, estreinakoz, euskal dantzak hutsetik ikasteko klaseak emango dizkiotela nahi dituenari.

Esan bezala, muxikoek plazetan dantzatu ohi dituzten abestiak erakutsiko dizkiote behar duenari, eta ez da inongo esperientziarik beharko horretarako. Klaseak astelehenetan izango dira, 19:30etik 21:00ak bitarte.

Izena eman edota bestelako informazioa behar duena dantzariekin hitz egitera hurbil daiteke gaur bertan, 19:30ean, Ibaiondo kantinara. Bertan izena emateko aukera egongo da.

Dokumentuaren akzioak