Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hustasunean hustu

Dokumentuaren akzioak

Hustasunean hustu

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2025/01/31
Lotura
Nontzeberri

Otsailaren 1ean eta 2an, 19:00etan, eta Bilboko La Fundicion aretoan, Matxalen Bilbaok Hustu; Hutsari Gorazarre izeneko dantza ikuskizuna egingo du.

Matxalen eta Natalia García Muro (koreografoak eta interpreteak) galdera hau aztertzen ari dira pieza horretan: Nork bere barrua hustu dezake…? Horretarako, “dantzaren geruza guztietan hutsaren ideia zeharkatu” nahi izan dute.
Hutsaren kontzeptua mugimenduaren konposizioaren prozedura gisa ikertzen duen proiektu artistikoa da hori. Hutsa eraikuntza-material gisa, konposizio-elementu modura. Hutsa funtsezkorako hurbilketa modura.

“Uste dut proposamen hau koherentea dela nire bidearekin, beti saiatu bainaiz dantza sakonetik ulertzen, dantzari berari galderak eginez: mugimenduari, espazioari, denborari…” dio artistak. Azken batean, apaingarririk eta alferrikako elementurik gabeko lan soila da, Mikel R. Nietoren soinu-espazioa, David Alcortaren argiztapen-diseinua eta Maria Etxaideren ikus-entzunezkoak dituena. “Ekintza politiko-poetikoa da, kontsumo azkarraren, gehiegizko zarataren eta eduki faltaren joera horri erantzuteko”.

Zer bizi da isiltasunean, hutsunetan, erortzearen aurreko unean, geldiuneetan, hutsean…?
Hortaz, pieza honetan hutsak elementu nagusia da, bai eta zentzua hartzen duen toki bat ere. “Hutsa mugimenduaren iheskortasunarekin dago lotua, eta erakusten ez denaren ezkutuko sakontasunarekin.”

Dokumentuaren akzioak