'Hebentik...zubiak' egitasmoa zela-eta Zuberoako kultura hurbilagotik ezagutzeko aukera izan da Azpeitian. Kantuak, pilota jokamoldeak, dantza-jauziak edo zubereraz egindako lehen filma, 'Xora' ikusteko aukera izan da asteburuan. Topaketari 'Pilotarhitza' ikuskizunarekin eman zitzaion amaiera ...edo hasiera. Izan ere, hurrengo zita Maulen izateko gonbidapena jaso dute Mixel Etxekopar musikari ezagunaren eta bere kideen eskutik Azpeitiko Kultur Mahaikoek.

:: KULTUR MAHAIA