Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hunkigarria izan da Igartzako dantzarien Joseba Juarezen omenezko ikuskizuna

Dokumentuaren akzioak

Hunkigarria izan da Igartzako dantzarien Joseba Juarezen omenezko ikuskizuna

200 dantzarik baino gehiagok parte hartu dute parte. Aurten gauez egin dute saioa eta argiztapen bereziak apaindu du emanaldia eta ingurua.

Egilea
Loinaz Agirre
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/09/12
Lotura
Goierriko Hitza

Inoiz baino bereziagoa izan da aurtengo Igartzako dantzarien kofradiaren ikuskizuna. Hunkigarria. Joseba Juarez dantzari zena izan da protagonista nagusia, Igartzako dantzarien kofradiaren gidaria. “Kofradiaren sorreraz gero Josebak buru, oin, beso eta arima eskaini zizkion egun honi”, diote Aurtzaka dantza taldeko kideek. Dizdira berezia izan du aurtengo saioak gainera, gauez egitearekin batera, Igartzako monumentu multzoak argiztapen bereziz apaindu baitute. Beasaingo dantzariez gain, Goierri guztiko Juarezen lagunek ere parte hartu nahi izan dute. Eibar, Elgoibar, Andoain eta Donostiako ezpata-dantzariak ere izan dira gaur Beasainen.

Dolarea jatetxearen ondoan Joseba Juarezen omenez landatutako haritzaren ondoan lore sortak jarriz amaitu da gaurko ekitaldia, ehunka ikusleren txalo zaparrada lagun.

2015-09-14

Hunkigarria izan da Igartzako dantzarien Joseba Juarezen omenezko ikuskizuna

200 dantzarik baino gehiagok parte hartu dute parte. Aurten gauez egin dute saioa eta argiztapen bereziak apaindu du emanaldia eta ingurua.
Print this pageEmail this to someoneShare on FacebookTweet about this on Twitter