Dokumentuaren akzioak
Hungarian barrena ibili da Udaberri Dantza Taldea
Folklore jaialdiak berak bost egun irauten zituen arren, Hungariarainoko bidaia aprobetxatuz Europako beste hainbat toki ere bisitatu dituzte. Jaialdian Poloniako folklore talde bat ibili da tolosarrekin batera eta Europako beste toki batzuetako kulturak ezagutzeko aukera eman die. Urtea baino gehiago zeramaten taldekideek bidaia prestatzen, izan ere 40 minutuko emanaldia osatu behar zuten parte har-tzeko. Aurrera begira jarrita, ozeanoa zeharkatu eta Estatu Batuetara joateko asmoa du. Argazkia: Udaberri
Dokumentuaren akzioak