Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Itsasi Euskal Kultur Taldeak 'Soka Dantzan' ikuskizuna taularatuko du zapatu honetan

Dokumentuaren akzioak

Itsasi Euskal Kultur Taldeak 'Soka Dantzan' ikuskizuna taularatuko du zapatu honetan

Komunikabidea
Lapikue.net
Mota
Albistea
Data
2011/07/12
Lotura
Lapikue.net

Azpeitiko Itsasi Euskal Kultur taldeak prestatu berri duen SOKA DANTZAN izeneko emanaldia taularatuko du, uztailaren 16an, zapatuan, Azpeitia Dantzan ekimenaren baitan. Ikuskizuna 22:00tan hasiko da, Sanagustin Kulturgunean eta sarrera doan izango da.

Sokaz, dantzaz eta sokadantzaz beteriko ikuskizuna izango da honakoa. Dantza tradizionaletan ohikoak diren soka dantzetatik abiatuz eta azken urtetako ildo beretik jarraituz, dantza zahar eta koreografia berriak izango ditugu ikusgai lan honetan.

Taldeko kideek guztiak animatu nahi dituzte ikuskizun berri horretaz gozatzera.

 

Itsasi

Dokumentuaren akzioak