Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Hostoak', hiru taldez osatutako ikuskizuna, etzi izango da Deban

Dokumentuaren akzioak

'Hostoak', hiru taldez osatutako ikuskizuna, etzi izango da Deban

Egilea
Ion Fernández
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Deba
Mota
Albistea
Data
2011/10/13
Lotura
Diario Vasco
Udaleko irail-urriko egitaraua jarraipena dauka larunbat honetan. Euskara Sailak musikaren inguruko ekintzekin oraindik ez du bukatu, hurrengoa 'Hostoak' ikuskizuna izango da. Aldats pilotalekuan ospatuko da ekimena, 20:00etan hasita, eta dagoeneko sarrerak salgai daude turismo bulegoan 15 euroren truke.

'Hostoak' ikuskizuna Oreka Tx, Kukai eta Amaren Alabak taldeek aurrera eramaten dute. Mireia Gabilondo eta Igor Otxoa dira proiektuaren zuzendariak eta Jon Maiaren koreografikoaren laguntza daukate. Ekintza honetan Maider eta Graxi Bedaxagar, Arantxa Camus, Ihitz Iriart, Maika Etxekopar eta Lüxi Agergarai-k abeslariak parte hartzen dute; Harkaitz Mtez. De San Vicente, Igor Otxoa, Mikel Ugarte, Iñigo Egia, Mixel Ducau eta Juanjo Otxandorena-k musikariak; eta Jon Maya/Ibon Uharte, Alain Maya, Urko Mitxelena, Eneko Gil, Nagore Indakoetxea, Nerea Vesga dantzariak.

Oreka TX Taldeak Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoak donostiarrek osatu zuten 1997. urtean. Txalapartariak bikote gisa hasi ziren eta proiektu ezberdinetan izan dituzte, baina 2008-an Mikel Ugarte txalapartaria gehitu zen eta hirukote izatera pasa ziren. Kepa Junkera eta Carlos Nuñez musikariekin lanean izan dira.

Kukai Dantza Konpainiak dantzen tradizionetan oinarritzen du bere ikuskizunak, baina beste estiloak ere lantzen ditu. 2002 urtean, Ttantarka taldearekin elkarlanean, 1937, gogoaren bidezidorretati ikuskizuna burutu zuten. Bere ibilbidean Taupadak, Soka edo Karrika bezalako ikuskizunak daude. Lanean izan dira Carlos Nuñez edo Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin.

Maider eta Graxi Bedaxagar, Lüxi Agergarai, Arantxa Camus, Ihitz Iriart eta Maika Etxekopar gazteek osatzen dute Amaren Alabak. Ahotsa hauek denbora asko daramate elkarlanea. Tradicional abestiak oinarritzen dira gaur egungoak egiteko.

'Hostoak', hiru taldez osatutako ikuskizuna, etzi izango da Deban

Kukai danzta taldeko kideak saio bat eskaintzen.

Dokumentuaren akzioak