Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Hormen arteko oihartzunak" ikuskizuna ostiralean estreinatuko da

Dokumentuaren akzioak

"Hormen arteko oihartzunak" ikuskizuna ostiralean estreinatuko da

Komunikabidea
eitbkultura
Mota
Albistea
Data
2009/08/27

Hondarribiako Jostaldi pilotalekuan "Hormen arteko oihartzunak" obra estreinatuko da ostiralean, 22:00etan, Musika Hamabostaldiaren barnean. Uda osoko ostegunetan zehar, Jostaldin hainbat zesta-punta ikuskizun izan dira.

"Hormen arteko ikuskizunak" zesta-puntan inspiratutako kontzertu eszenikoa da eta emanaldiak zesta, musika, dantza garaikidea eta elektroakustikoa bateratzen ditu. Zuzendaria Gorka Alda konpositorea da.

Aldak Mikel Aristegiren koreografoaren laguntza izan du proiektua gauzatzeko eta bere garapenean Lopez eta Egiguren II pelotariek, Sigma Project saxofoi laukoteak, eta Eneko Alcaraz, Eneko Balerdi, Aiert Beobide eta Jorge Lastra dantzariek parte hartu dute.

Produkzioa Hondarribiako Udalaren eta Donostiako Musika Hamabostaldiaren kontu izan da Jai-Alive

, Arteleku eta Kutxaren babesarekin. Diziplina anitzeko ikuskizunak ordu beteko iraupena izango du eta pilotalekuei omenaldia egiteko ekimena izan nahi du. Horregatik, zesta-puntan inspiratutako koreografian oinarritzen da, kirolaren edertasun artistikoa aldarrikatzeko.

  IKUSI ALBISTEAK

Dokumentuaren akzioak