Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hormek ziotena entzuten

Dokumentuaren akzioak

Hormek ziotena entzuten

'Hormek diote on stage' ikuskizuna taularatu zuen atzo arratsaldean Haatik Dantza Konpainiak, Manuel Lekuona kultur etxean. Hainbat herritar gerturatu ziren emanaldiaz gozatzera.

Hormek esango luketena erreferentziatzat hartuta, Haatik Dantza Konpainiak ikuskizun berezia taularatu zuen atzo arratsaldean kultur etxean, elkarbizitzaren zailtasun eta arazoez hausnartzea xede duena: generoen arteko desberdintasuna, gizartearen automatismoa... Aiert eta Olatz Beobideren zuzendaritzapean, eszenaratze indartsu eta erakargarriko lana da 'Hormek diote on stage'.
Komunikabidea
Txintxarri
Mota
Albistea
Data
2017/03/25
Lotura
Txintxarri

2016ko kultur hiriburutzarako sortutako ikuskizuna izan zen 'Hormek diote on stage'. Kalerako sortutako bost pieza labur oinarritzat hartu eta antzokirako prestatutako ikuskizuna eratu du Haatikek. Gogotik gozatu zuten herritarrek atzo arratsaldeko emanaldian, hormek ziotena entzuten.

Dokumentuaren akzioak