Dokumentuaren akzioak
Hormek diotelako, paretak dantzatuko dira
Asteazkenetik aurrera Haatik Dantza Konpainiak emanaldiak aurkeztuko ditu Hormak Diote proiektuaren barruan hainbat artistek sortu dituzten horma irudien testuinguruan.
Pascal Gaignen musikaren gainean Vitali Safronkinek, Iker Arruek eta Aiert Beobidek sortutako koreografiak dantzatuko dituzte. Ramon Garcia errenteriarra arduratu da jantzietaz.
Horma bakoitzak duen proposamen artistikoan oinarrituko dira bere piezak osatzeko eta hauen inguruko biztanleriaren eta eraikinen berezitasunak kontuan hartuko dituzte.
Egutegia:
- Altza: Roman Irigoien Plazatxoa, ekainak 29, 19:00etan.
- Intxaurrondo: Txaparrene pasealekua/ Parada Baserria kalea, Uztailak 7, 19:00etan.
- Trintxerpe: Euskadi etorbidea, Ziriza Etxean, Uztailak 14, 19:30ean.
- Orereta-Errenteria: Alaberga plaza, z/g, uztailak 24, 20:00etan.
- Urumea: Federico García Lorca (Mundaiz zubia), uztailak 29, 19:00etan. Ondoren, 22:30ean, Video mapping-a.
-
Dokumentuaren akzioak