Dokumentuaren akzioak
Hondarribiko baserri bideak kolorez jantzi zituzten Mairuek
Larunbatean (hilak 18) 40 bat lagun elkartu ziren Jaizkibel kanpinean Mairuez jantzita. Ibilbidean zehar, gainera, lagun gehiago batu ziren ekimenera.
Dantza eta musikaren bidez baserriz baserri puskak bildu zituzten, apaizak etxeak bedeinkatzen zituen bitartean, izpiritu txarrak uxatzeko. Bildutako puskekin Mattenean hamaiketako eder batean gozatu zituzten. Honako ibilbidea egin zuten Maituek: Garaialde etxetik hasi, Montañenea, Gurutze, Txapelin, Erranda-Zar, Errandonea kantina, Postigu, Mattenea, Mikelenea, Lujunea eta azkenik Nabarroenean amaitu zuten.
Ibilbidean gainera geldialdi berezi bat egin zuten, Kontxita Mendizabal Arzuagari omenaldia egin baitzioten. 93 urte ditu Mendizabalek eta tradizioa bizirik mantendu du urte hauetan guztietan.
Hona hemen ibilbideko zenbait argazki eta bideoa:
Dokumentuaren akzioak