Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hondarribia Dantzan ospatuko da asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Hondarribia Dantzan ospatuko da asteburuan

Jean Mixel Bedaxagarrek hitzaldia eskeiniko du gaur udaletxean

Kemen Dantza Taldeak antolatzen duen 'VII Hondarribia Dantzan' hemen da. Larrain dantza ikastaroa ospatu da astean zehar eta gaurtik aurrera datoz ekitaldi nagusiak.
Egilea
I.A.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2013/05/24
Lotura
Diario Vasco

Gaur hitzaldi bat izango da udaletxean, arratsaldeko zazpiak eta erdietatik aurrera. Bertan, Jean Mixel Bedaxagarrek maskaradei buruz hitzegingo du. Dantzari, xirulari, kantari eta musikagilea da Bedaxagar eta hainbat pastoraletan parte hartu du.

Bihar goizean 'Barrikadak' egingo dituzte, herriko zenbait gunetan, eta arratsaldean, lauak eta erdietatik aurrera, Gamere-Zihigako gazteek maskarada eskeiniko dute, Santa María Magdalenako plazan. Han bertan erromeria izango da zortziak eta erdietan.

Igandean, hainbat haurren bilkura burutuko da. lehenik kalez kale eta hamabietatik aurrera Santa María Magdalenako oholtzan.

Dokumentuaren akzioak