Dokumentuaren akzioak
Hondarribia dantzan murgilduko da folklorearen jardunaldietan
Asteburua dantza giroan murgilduko da Hondarribia, izan ere, dantza agerketak izango dira bai larunbat eta baita igandean ere. Larunbatean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Antzuolako Oinarin, Amezketako dantzariak, Garaziko Garaztarrak eta Muskildiko dantzariak taldeen agerketak izango dira kaleetan, eta 19:00etan Santa Maria Madalena plazan bilduko dira.
Dantzan ikasiko dute
Dantzaldia bukatutakoan, erromeria izango da plazan bertan 20:30etik
aurrera. Erromeriak bi zati izango ditu; lehenengoan, Irun udal
txistulariek eta Kemen dantza taldeko musikariek erromeri gidatua egingo
dute. Horrela, dantzak azaldu eta gidatuko dituen dinamizatzailea
egongo da plazan, erromerian parte hartu nahi duen edonork momentuan
emandako azalpenak jarraituz dantzariekin gozatu dezan. Bigarren zatian,
dantzatzen jarraitu ahal izango dute trikitixaz lagundutako erromerian.
Harrobiko dantzariak
Igandean gazteenen txanda izango da; Kemen, Adaxka eta Talaiako
dantzariak ibiliko baitira hiriko kaletan giroa jartzen. Eguerdian
hasiko dute dantza ekimena eta 12:00etatik aurrera Gernikako arbolatik
harrobiko dantzariak kalejiran aterako dira Kale Nagusirantz. Arma
plazatik eta Gipuzkoa plazatik igaro ondoren Portura jaitsiko dira, eta
erakustaldia egingo dute Santa Maria Madalenan. Ibilbidean zehar
dantzaldiak eskeiniko dituzte, eta bukaeran dantza saio berezia egingo
dute plazan.
Dokumentuaren akzioak