Dokumentuaren akzioak
'Hondarribia dantzan' jaialdia aurkeztu da
Hitzaldia bihar izango da eta igandean, Euskal Herri osoko bost talde ariko dira
Antolatzaileen esanetan, "euskal dantzaren eta oro har folklorearen inguruko festa da Hondarribia Dan-tzan , aldi berean hezkuntza eta alderdi ludikoa batzen dituena".
Honela, alde batetik, bihar, Juan Antonio Urbeltzek folklorea eta etnografiaren inguruko De Carnaval a San Juan hitzaldia emango du, 20.00etan, udaletxean.
Bestalde, igandean, Euskal Herri osoko dantzak ekarriko dituzte Hondarribiara bost taldek, bakoizak beren herrietako pieza bereziak dantzatuaz, hiriko zenbait txokotan lehenik eta 12.30ean, denek batera, Santiago kalean.
Iurretako Mikel Deuna taldeak, Bizkaiako herri honetan tipikoa den Dantzari Dantza eskainiko du; Arbona eta Ahetzeko Primadera dantza taldeak, bertako Inauteriko piezak; Galdakaoko Andra Mari taldeak, Jota eta Porrua izenekoa, Zumarragako Irrintzik, Santa Isabel eguneko Ezpatadan-tza eta Arabako Pipaon herriko Usatxi dantza taldeak, San Roke egunean eta herriko jaietan eskaini ohi dituen piezak.Dokumentuaren akzioak