Dokumentuaren akzioak
Hondarribia Dantzan, hamargarrenez
Jantziez eta dantzarako erabiltzen dituzten osagarriez gain, talde horien gaineko informazioa bildu dute erakusketarako, eta bideo proiekzioak ikus daitezke, bai dantza talde horienak, baita aurreko urteetako ekitaldietakoak ere.
Aurreko bederatzi urteetan jaialdian izan diren taldeetako batzuek errepikatuko dute aurten. Horrela, Hondarribia Dantzan gorpuzten lagundu dituztenekin gogoratu dira Kemenekoak. Biasteriko Dantza Taldea, Paloteado de Cortes, Iurretako Mikel Deuna Dantza Taldea, Baigorriko Arrola Dantza Taldea eta Legazpiko Sustraiak Dantza Taldea dira aurtengo gonbidatuak. Larunbat goizean elkarrekin ariko dira herriko kaleak musikaz eta kolorez ziprizten.
Hainbat berrikuntzarekin iritsi da Hondarribia Dantzan hamargarren ekitaldira. Erakusketaz gain, kontzertua ere izango da aurten, ostiralean Kemen Dantza Taldeko musikariek Obispo plazan emango dutena. Musika asko zaintzen du Kemenek dantza ekitaldi guztietan, baina taldeko musikariak dantzaririk gabe aritzea ez da ohikoa; ostiralean, beraiek izango dira protagonista. Eta bezperarako, ostegunerako, haur dantzarien guraso eta aiton amonek ondo eskertuko duten ekitaldia antolatu du Kemenek, orrazkera tailerra.
Hamaika aukera izango da euskal dantzez gozateko gaur eta igandea bitartean egingo den X. Hondarribia Dantzanen. Gozatzeko, eta ikasteko ere, helburu hezitzailea ere baitu jaialdiak. Horren adibide da asteazkenean Juan Antonio Urbeltz folkloristak eskainiko duen Juan Ignacio de Iztueta eta bere garaia hitzaldia. X. Hondarribia Dantzan.
Egitaraua
- Hilaren 23tik 27ra. Kultur Etxean, jantzi erakusketa.
- Hilak 25, asteazkena. Kultur Etxean, Juan Ignacio de Iztueta eta bere garaia hitzaldia, 19:30ean.
- Hilak 26, osteguna. Kultur Etxean, orrazkera tailerra, 19:00etan.
- Hilak 27, ostirala: Obispo plazan, Kemeneko musikarien kontzertua, 20:00etan.
- Hilak 28, larunbata: Hondarribiko kaleetan zehar, kalejira eta dantza erakustaldiak, 10:30etik aurrera. Biasteri,
Cortes, Iurreta, Baigorri eta Legazpiko dantza taldeekin. 12:30ean, dantza agerketa Santa Maria Madalena plazan. 20:00etan, erromeria Santa Maria Madalenan. - Hilak 29, igandea: Adaxka (Kemenen harrobia) Eguna. 11:00etatik aurrera, kalejira. 12:00etan, Arma Plazan, agerketa.
Dokumentuaren akzioak