Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hondarribia Dantzan, aurten plazako dantzei eskainia

Dokumentuaren akzioak

Hondarribia Dantzan, aurten plazako dantzei eskainia

Edu Zabalak eskainiko duen Inauteria, gizakia naturaren kontra hitzaldiarekin hasiko da 2017ko Hondarribia Dantzan. Berez astelehenetik ari dira egiten, egun horretan abiatu baitzuten plazako dantzen ikastaroa, baina kartelean nabarmentzen diren ekitaldiak gaurko hitzaldiarekin hasiko dira.
Egilea
Asier Perez-Karkamo
Komunikabidea
Bidasoko Hitza
Mota
Albistea
Data
2017/05/25
Lotura
Bidasoko Hitza

20:00etan hasiko da Zabalaren hitzaldia, Kultur Etxean. Aitzakia ona izan daiteke Denda kaleko eraikinean prestatu duten plaza dantzei buruzko erakusketa bisitatzeko. Bihar ere aukera izango da bisitatzeko.

Aterpe gabeko ekitaldiak ostiralean hasiko dira. Egun horretan, erromeria izango da Santa Maria Madalenan, 20:00etan hasita. Kemeneko musikariak igoko dira oholtzara eta plazako dantzetan aritzeko aukera izango da: “Ikastaroan parte hartu dutenek ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ezin hobea izango dute, baita gerturatu nahi duen orok ere”.

Astebururako espero dira ekitaldi jendetsuenak. Aurten, Berako Gure Txokoa eta Berrizko San Lorentzo taldea gonbidatu ditu Kemenek eta larunbatean iritsiko dira Hondarribira. 11:00etan kalejiran zeharkatuko dituzte herriko kaleak eta 12:30ean agerketarako bilduko dira Santa Maria Madalenan. Arratsaldez, berriro irtengo dira, 17:30ean.

Igandean, harrobia
Ohitura duten bezala, igandea Kemeneko harrobia osatzen duten Adaxka taldeko haurrentzat erreserbatu dute. 200 dantzari inguru elkartuko dira igande goiz eta eguerdian. 11:00etan Santa Maria Madalenatik abituko dira eta 12:00etan Arma Plazan agerketa egingo dute. Iaz bezala eguraldi txarra egingo balu, Soroetako frontoia erabiliko dute.

Berako Gure Txokoa dantza taldeak

Dokumentuaren akzioak