Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Aurten inoiz baino hobe prestatuta etorri gara"

Dokumentuaren akzioak

"Aurten inoiz baino hobe prestatuta etorri gara"

Azpitarte anai-arrebak

Egilea
Joseba Imaz
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Segura
Mota
Elkarrizketa
Data
2006/06/19

Esan beharrik ere ez dago alai egongo zaretela bigarren aldiz jarraian Euskal Herriko Txapelketan garaile izan ondoren.

Jon Ander Azpitarte: Poz handia izan da. Iaz irabazi genuen eta gaur ere lehen saria lortzeko irrikitan geunden.

Hirugarren aldiz txapela lortzen baduzue Nestor Basterretxearen eskultura zuentzako izango da. Dagoeneko begiz jota izango duzue, ez?

Edurne Azpitarte: Bai, saiatuko gara datorren urtean ere maila honetan aritzen, nola ez.

Lan handia suposatzen al du sariketa honetarako prestatzeak?

J.A.A.: Negu partean lasaiago ibiltzen gara, baina gero urtarriletik aurrera hasten gara gogor prestatzen. Txapelketa hau denboraldiko lehenengotakoa izaten da eta ongi egon behar da. Aurten inoiz baino hobe prestatuta etorri gara.

Urtero urtero maila handia izaten da Segurako lehiaketaren ezaugarrietako bat.

N.A.: Bai, antzerako mailan gabiltza denok eta lehia handia izaten da.

Ikusleek berezitasun batzuk nabaritu dituzte zuen fandangoan eta arin-arinean.

Pausu desberdin batzuk dauzkagu eta saiatzen gara urtero pausu berri bat edo ikutu berezi bat sar-tzen.

Dokumentuaren akzioak