Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hizkuntzaren desagerpena

Dokumentuaren akzioak

Hizkuntzaren desagerpena

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2024/04/08
Lotura
Nontzeberri

Datorren ostegunean, apirilaren 11n, Nazario Díaz koreografoak Amanecer alto cielo dantza ikuskizuna estreinatuko du Azkuna Zentroan. Lan honek “hizkuntza nola desagertzen den planteatzen du, elementu eszenografiko gisa, haren materialtasunak lotzen dituzten testu-praktika desberdinen bidez”.

Era berean, ikusmenak garrantzia hartzen du, eta horren erruz gorputzak eta haien gaineko pertzepzioaren aldaketan sakontzen da. “Gure dantza honetan eskuak begira daude, begiek jotzen dute eta gorputzak ezabatzen dira”.

Amanecer alto cielo lanean, “begiradarik gabeko hiru gorputzek hitzak adierazten dituzte triangelu moduko batean, zeinaren erpinak elkarrengana hurbildu eta urruntzen diren, elkarren artean erlazio ekilateroak, isoszeleak edo eskalenoak ezarriz, distantzia nabari eta subjektiboak antolatuz izendatutakoaren eta jada desegiten hasia denaren artean”.

Arte performatiboen eremuan lanean aritzen den Nazario Díaze sortzaileak azaldu duen bezala: “Lehen objektuez eta neure gorputzaz arduratzen nintzen, behin eta berriz egindako ekintza baten bidez higatzeko; aitzitik, nire oraingo lanak berriz heltzen dio gorputz baten higaduraren eta desagerpenaren ideiari —entitate fisiko, moral eta espiritual gisa hautemandako totem horri—, baina oraingoan gorputz irristakor bat hartuta, hain zuzen, testualitatea”,

Dokumentuaren akzioak