Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hizkuntza eszeniko berriek topo egingo dute InTACTO jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Hizkuntza eszeniko berriek topo egingo dute InTACTO jaialdian

Komunikabidea
Alea
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2017/11/16
Lotura
Alea

Azaroaren 24tik 26ra bederatzi lan erakutsiko ditu jaialdiaren zazpigarren edizioak, Artiumen.

Bueltan da hizkuntza eszeniko berrien inTACTO jaialdia. Aurten zazpigarren edizioa ospatuko du festibalak, beti bezala, Artium museoan, eta gaur eguneko eszena garaikidea garatzen eragin handia izaten ari diren hamar artista eta konpainiaren lanak eskainiko ditu. 

Tartean, Eva Guerrero konpainiaren El fin de las cosas lana izango da ikusgai. Jaialdiaren sustatzailea den Iara Solanok ere Party dantza-ikuskizuna eskainiko du. Orotara, bederatzi ikuskizun eskainiko dituzte Artiumen, eta dantza izango da protagonista nagusia.

Abonamenduak eta sarrerak

Abonamenduak eta sarrerak Artiumen online (www.artium.org web orrian) eta museoko leihatiletan eskuratu daitezke. Hiru egunerako abonamenduak 25 euro balio du; Artiumeko programazioa osatzen duten bederatzi ikuskizunez gain, museoan dauden erakusketak ikusteko aukera emango du asteburuan. Egun bakarrerako sarrerak, berriz, 12 euro balio du, eta hiru ikuskizun ikusteaz gain egun horretan erakusketak ikusteko aukera emango du. David Espinosak Zas Espazioan jarritako instalazioa doan ikusi ahal izango da.

Hizkuntza eszeniko berriek topo egingo dute InTACTO jaialdian
Eva Guerrero konpainiaren 'El fin de las cosas' lanaren irudia.

Dokumentuaren akzioak