Dokumentuaren akzioak
Hitzordu ugari izango dira asteburuan Maitaldia jaialdiari azken agurra emateko
Gaur eguerdian, izan ere, Retouramont konpainiako dantzari-trapezistek eskainiko dute beren emanaldia, Atabal aretoko hormetan zintzilik dantza-eskulturak eginez. Mota bereko ikuskizuna azalduko dute arratsaldeko bostetan herriko kasinoan. Halere, ohikoa den bezala, gauez izango dira hitzordu nagusiak. Eta, gaur gauean arratseko zortzietan Companhia Urbana de Dança taldea izango da. Brasilgo taldeak emaniko «Suite Funk» eta «Agwa» ikuskizuetan, capoeira, bossa nova, musika elektronikoa, samba eta hip-hop doinuak elkartuko dira. Mazedoniako Operako baleta Gare du Midi aretoan izango da eta «Scherazade» ikuskizuna eskainiko du. Bihar, berriz, arratseko zazpietan Aukeran taldeak «Bideak» emanaldia eskainiko du, eta, ondotik, Aida Gomez konpainiak «Carmen» ikusgarria azalduko du.
Dokumentuaren akzioak