Dokumentuaren akzioak
Hitzaldi batek zabalduko du gaur Hondarribia Dantzan ekimenaren laugarren edizioa
Dantzari txiki eta helduen erakustaldiak eta erromeria ere izango dira asteburuan zehar
Euskal dantzak ardatz dituen jaialdi honetan, bihar, dantzari txikien txanda izango da. Honela, arratsaldean, kalez kale ibiliko dira Talaia, Adaxka eta Kemeneko dantzariak eta 18.30ean saioa egingo dute Santiago kaleko Madalen plazatxoko eszenatokian.
Igandean, aldiz, helduen txanda izango da Hondarribia Dantzanen laugarren edizio honetan. Goizean, Bera, Lizarra, Cortes eta Berrizeko taldeak kalez kale ibiliko dira beraien dantzak erakusten eta 12.30ean, ekitaldia egingo dute Madalen plazatxoan bertan.
Erromeria Igande arratsaldean, 18.30etik aurrera, erromeria egingo da Alamedan dantzari talde guztiekin eta baita bertara joatera animatzen diren guztian parte-har-tzearekin, aurtengo Hondarribia Dantzani agur esateko.
Dokumentuaren akzioak