Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hiru dantza proposamen 'Zer(k)nias' egitasmoan

Dokumentuaren akzioak

Hiru dantza proposamen 'Zer(k)nias' egitasmoan

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2008/01/12

Nick Burge eta Amparo Badiola dantzariek Entretenidos lana aurkeztuko dute. Trembleator deituriko tresna baten inguruan eraikitako koreografia da. Trembleator-a egurrezko kutxa bat da: itxita dagoenean, dantza egiteko plataforma gisa erabiltzen dute. Irekitzen denean, perkusio tresna gisa erabil daiteke, barruan hainbat gailu mekaniko baititu. Dantzarien mugimenduarekin elkarreragiten dute gailuok, eta dantza soinu bihurtzen da.

Beatriz Gazquezen Autorretratos lana dantzatuko dute Nelida Renedok eta Tonatiub Diazek. Ohe baten inguruan antolaturiko koreografia da.

Amaitzeko, Gustavo Gorositoren Ecos ikusi ahalko da. Dakumene taldeak ekoitzitako lana. Sortzaileak berak dantzatzen du.

Dantza. 'Zer(k)nias' egitasmoa.
Non: Fundicion aretoan, Bilbon.
Noiz: Gaur eta bihar, 20:30ean.

Dokumentuaren akzioak