Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hirietara abangoardiako dantza dakar “Dantza Hirian” jaialdiak

Dokumentuaren akzioak

Hirietara abangoardiako dantza dakar “Dantza Hirian” jaialdiak

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2021/08/24
Lotura
Nontzeberri

Ostiralean hasita, hilak 10, eta 26ra bitartean, Irun, Hendaia, Biarritz, Errenteria, Donostia eta Hondarribian, Dantza Hirian jaialdiaren 16. edizioa egingo da. Guztira 14 konpainiak hartuko dute parte eta horietatik 7 Euskal Herrikoak.

Dantza hirian jaialdiak mota guztietako ikusleentzako proposamenak biltzen ditu eta dantza garaikidean agertzen diren abangoardiako sinergiak bultzatzen ditu.
Aurten programa ezberdinetan ibili diren taldeak arituko dira. Hala, Acieloabierto zirkuituaren bitartez, beste 6 konpainia etorriko dira: Marcat Dance (Andaluzia), Esa Gente (Gaztela eta Leon), La Intrusa (Katalunia), Sharon Fridman (Madril), Adrian Manzano eta Diana Wondy (Madril) eta No Bautizados (Madril)

Beste aldetik, ezohiko lekuetan sormen-lanak egiten eta dantza ezagutarazten laguntzen duen Aterpean programaren esparruan, Node konpainiak Tránsito aurkeztuko du.

Ibili programari esker, Node, Led Silhouette, Xian Martinez, Anakrusa, Lasala, Organik eta Ertza-Asier Zabaleta taldeak beren proposamenak erakutsiko dituzte.

Diogun moduan, egitaraua irailaren 10ean abiatuko da Irunen, bertan, 19:30ean, Node konpainiak Tránsito aurkeztuko baitu. Egun berean, Marcat Dance (Andaluzia) taldeak Adama izeneko lana oholtzaratuko du. Dantza hirian jaialdiak salto egingo du asteburuan Biarritz, Hendaia eta Errenteriara.

Emanaldiez gain urtero izaten dira bestelako ekitaldiak, baina aurten COVID-19aren eraginez, ez dira antolatuko ikastetxeetarako saioak, marrazketa-tailerra eta master class eskolak.

Noiz, zer, eta non jakiteko, begiratu Dantza hirian jaialdiaren programazioa.

Dokumentuaren akzioak