Dokumentuaren akzioak
Hiriaren suntsipena
Kritika, Marseillako Ballet Nazionala
Metapolis hitza aukeratu dute eskainitako lana izendatzeko. Gaur egungo gizarteko hiri kontzeptuaren sortze, garatze eta suntsipen prozesuak barneratu nahi izan ditu Flamand koreografoak. Hadid arkitekto irakiarrak Marseillan etxe-orratz bat eraikitzeko lehiaketa irabazi zuela eta, dantza eta azpiegitura elkar topatu eta artelan berean desegiten saiatu dira. Emaitza ikusgarria da benetan, dantzarien hanka jolasak eta gorputz enborra malgu sentitu ziren, erritmo aldaketa bizien oinarria ahaztu gabe.
Marseillako dantzariek duten heziketa klasiko sendoa begibistan antzeman zen uneoro, hortaz ederki murgildu ziren estilo garaikidean. Oihal orlegi batez estalirik, atzealdeko pantaila erraldoian dantzarien higidura lanak hiriaren eguneroko jardueran egokitzen joan ziren, argiztapen esanguratsu eta teknologiak obra horretan eskaintzen dituen baliabideak guztiz ustiatuz. Nahiz eta taldekako pasarteetan bateratasuna urratsik bikainena ez izan, sentiberatasun alorrean indar handiko obra aurkeztu zuten.
Obra: Metapolis II. Zuzendaria: Frederic Flamand. Produkzioa: Zaha Dadid. Lekua: Donostiako Kursaal auditorioa. Eguna: Apirilaren 29a.
Dokumentuaren akzioak