Dokumentuaren akzioak
Hiri dantzen festa erraldoia
Asteburuko proposamenak
Ikuskizunak eta heziketa uztartuko ditu gaurtik igandera bitartean egingo den Gasteizko Oreka hiri dantzen lehen jaialdiak. Hainbat ekitaldi antolatu ditu Oreka Dance elkarteak zale eta zale ez direnekin pentsatuz.
Wendy Garcia eta Marco Ramos dantzariek emango diote
hasiera jaialdiari. Hiri dantzaren jatorria, historia eta bilakaera
nolakoa izan den azalduko dute bideo eta koreografien laguntzarekin.
Horretaz gain, Quick Norvegiako dantza taldeak 15 minutuko show-a
egingo du. Hiri dantza egiten duten Europako talderik onenen artean
dago Quick. Saioa 19:00etan da Ibaiondoko antzokian, eta sarrerak hiru
euro balio du.
Izen handiko irakasleak
Ostiralean
eta larunbatean nazioarteko koreografo ospetsuenetako batzuek ikastaroak
emango dituzte. Hiri dantzen barruan dauden hainbat estilo jorratuko
dituzte, eta bakoitzarekin koreografia bat erakutsiko dute. Ostiralean
Marcos Ramos eta Dani Garrido izango dira irakasleak. Eta larunbatean,
Wendy Garcia, Bilal Malik, Suleman Malik eta Nassir Shrikan —Quikeko
kideak— eta Ainara Prietoren txanda izango da. San Andres egoitzara jo
beharko dute ikastaroetan parte hartu nahi dutenek, ostiralean 19:30etik
21:30era eta larunbatean 11:00etatik 20:30era; bazkaltzeko ordu eta
erdiko atsedenaldia izango dute. Bi egunetarako sarrerak 110 euroko
kostua du, eta egun erdikoak, 50 eurokoa.
Asteburuari gogotsu
ekiteko, ostiral gauean festa antolatu dute People aretoan. Gasteizko
disko jartzaileek jarriko dute musika eta dantza borrokak izango
dira. Bi dantzari elkarren aurrean jarri, eta inprobisatu egingo du
bakoitzak. Ikusleek erabakiko dute nork irabazi duen guda, txalo
zaparradaren arabera. 22:00etan hasiko da jaia, eta edonork har dezake
parte dantza borroka horietan. Horretarako, festa hasi baino ordu erdi
lehenagora arte egongo da izena emateko aukera.
Jaialdiari
amaiera emateko, Oreka lehiaketa egingo dute igandean, Ibaiondoko
antzokian, 11:00etan. Guztira 15 taldek eta 12 bikotek parte hartuko
dute, Euskal Herritik eta kanpotik etorritako dantzariak izango dira.
Tartean, Gasteizko Soul Flavas break dantza taldeak emanaldia eegingo
du.
OREKA HIRI DANTZEN JAIALDIA
Zer. Hiri dantzen inguruko ikastaro eta ikuskizunak.
Non. Gasteizen.
Noiz. Gaur hasi eta igandera bitarte.
Oreka Dance elkarteak antolatu du hiri dantzen lehen jaialdia. / OREKA
Dokumentuaren akzioak