Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hip-hop eta breakdance ikuskizuna gaur Azpeitia Dantzan-en barruan

Dokumentuaren akzioak

Hip-hop eta breakdance ikuskizuna gaur Azpeitia Dantzan-en barruan

Plaza Nagusian izango da, 20:00etatik aurrera

Egilea
Mailo Oiarzabal
Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Albistea
Data
2005/07/03

Gaurko hitzorduan aurtengo edizioaren barruan sartu diren berrikuntzetako bat jarraitzeko aukera izango da plaza Nagusian, 20:00etatik aurrera. Izan ere, orain arte Azpeitia Dantzan-en barruan atzerriko zein Euskal Herriko dantza folklorikoek izan dute ia beti protagonismo osoa, baina aurtengoan beste era bateko dantzei ere tartea egitea erabaki dute antolatzaileek, eta gaurko emanaldia horren adibide izango dugu.



'Breakdance. Hip-hop kulturaren dantza' izenburuarekin, aipaturiko dantza eta erritmoekin osatutako ikuskizuna izango da gaur arratsean herriko plazan ikus ahal izango dena. Breakdance bezala ezagutzen dena 1960ko hamarkadan hip-hop kulturaren inguruan sortu zen dantza modalitatea da, gerora gure artean ere aski ezaguna bilakatu zena eta orain indarberrituta azaltzen zaiguna. Kultur adierazpen honek musika, dantza eta arte plastikoa (graffitia) ditu bere baitan eta, kultur mugimendu guztien antzera, kaletik sortutako kezka edo egonezinetik sortutako adierazmoldea da hau ere.



Break pausoak funky, jazz edota house dantza erritmoekin nahastuta aurkeztuko zaizkigu gaur plazako emanaldian, estilo fresko eta berrizale batekin.



Etxekoen txanda



Gaurko berrikuntzaren ondotik, datozen bi asteburuetan etxeko dantza taldeek hartuko dute lekukoa Azpeitia Dantzan-en barruan. Datorren igandean, Sahatsaren txanda izango da, eta hilaren 17an berriz, Itsasirena.

Dokumentuaren akzioak